Skip to main content

FAGOR TALDEKO

PRENTSA

PRENTSA

Zer da Fagor Taldea?

Euskal Herriko talde kooperatibo industrial handiena gara, sektore ezberdinetan diharduten zortzi kooperatibez osaturikoa. Horiek guztiek Debagoienean dituzte egoitza nagusiak eta presentzia nabarmena dute nazioartean.

Harremanetarako

Fagor Taldea

Sare sozialak

Fagor Taldearen berriak

Filter

Fagor Arrasate

Fagor Arrasatek eta Funditecek Primus Robotics sortu dute Europan robot humanoideak ekoizteko

Adimen artifizialean espezializatutako Funditec ikerkuntza zentroaren Funditec Intelligence unitateak eta ekipamendu industrialaren diseinu zein fabrikazioan mundu mailan erreferente den Fagor Arrasate kooperatibak akordio estrategikoa sinatu dute Primus Robotics sortzeko —%50eko…
2026-03-24
Fagor Arrasate

Fagor Arrasatek eta MUk ezagutza zein teknologien garapena bultzatzeko aliantza berritu dute

15 urte baino gehiagoko lankidetzaren ondoren, ezagutza eta teknologien garapena bultzatzeko hitzarmena berritu dute Fagor Arrasatek, Konikerrek -haren I+G unitatea- eta Mondragon Unibertsitateak (MU). Akordioak, berrikuntzako bi alor ditu erdigunean:…
2026-03-24
Fagor Taldea

Gizarte konpromisoa oinarri, Fagorrek 3,1 milioi euro bideratu zituen iaz ekimen sozialetara

Gizarte konpromisoa oinarri, Fagor kooperatiba taldeak 3,1 milioi euro bideratu zituen 2025ean ekimen sozialetara. Ohi moduan, Debagoienean (Gipuzkoa) gelditu zen gizarte funtsaren zatirik handiena —Taldeko kooperatibek bertan dituzte egoitza nagusiak—,…
2026-03-24
Tokixan Fagor Ederlan jangela
Fagor Ederlan

Bergarako jangelan tokiko produktuak eskaintzen jarraituko du Fagor Ederlanek

Fagor Ederlanen, Ereindajanen eta Ausolanen arteko hitzarmenari esker, Fagorreko kooperatibak tokiko produktuak eskaintzen jarraituko du Bergarako (Gipuzkoako) lantegiko jangelan. 2021. urtean abiaturiko proba pilotuari loturiko akordioa da, eta, orain, horniketa…
2026-03-23
Fagor Automation

Berrikuntza eta konektibitatea eroan ditu Fagor Automationek makina-erremintaren biurtekora

Beste urte batez,  bi urtean behin Barakaldoko (Bizkaia) BECen egin ohi den makina-erremintaren nazioarteko azokan izan da Fagor Automation. Bost egunez, sektoreko profesionalen, bezeroen eta automatizazio soluzioak ezagutzeko interesa izan…
2026-03-11
Spri Galbaian
Galbaian

Sprik patenteen inguruko elkarrizketa egin dio Galbaianeko zuzendari nagusiari

Patente eta marken erregistroaren alorretatik harago, ikuspegi estrategikoa oinarri, patenteei, erabilgarritasun-ereduei, diseinu industrialei, markei, enpresa sekretuei eta egile-eskubideei buruzko aholkularitza eskaintzen du Fagor Taldeko Galbaian kooperatibak. Bilbon (Bizkaia) eginiko Industriaren…
2026-03-10

Deskargarako materiala

Egin lan gurekin