FAGOR TALDEAREN
BULEGO OROKORRAK

BULEGO OROKORRAK

Kudeaketa eta
lankidetza

Taldearen gobernantza zein interkooperaziorako mekanismoez arduratu eta zenbait zerbitzu eskaintzeaz gain, hainbat arlo kudeatzen ditugu kooperatibekin lankidetzan. Horien artean dira, besteak beste, arau sozio-laboralak, Fagor marka, enplegagarritasuna, karbono aztarna, genero berdintasuna edo euskararen normalizazioa.

Bulego orokorretako
ZUZENDARITZA

Joxean Alustiza Usandizaga

Fagor Taldeko lehendakaria

Amaia Agirre Aramburu

Fagor Taldeko idazkari orokorra

Aritz Otxandiano Kanpo

Fagor Taldeko Iraunkortasun arduraduna

Leire Okarantza Ibabe

Fagor Taldeko gestio sozialeko arduraduna

Miguel Angel Sanz Ayuso

Antolaketa eta Sistema arduraduna

Javier Larrañaga Garitano

Dokumentazio sailaren arduraduna

Asun Uribe Altuna

Garraio zerbitzuen arduraduna

BULEGO OROKORRAK

Fagor Taldeko
zerbitzuak

Fagor Taldetik zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiegu parte diren kooperatibei zein kanpoko bezeroei. Horiek guztiak baliagarri dira enpresa baten egunerokorako, eta, oro har, bezero guztien beharrak asetzea dute xede nagusi.

Finean, enpresen eguneroko jardunean laguntzeko bitartekoak jartzea dagokigu. Horretarako gabiltza lanean, tresna berriak eskainiz, daudenak unean unera egokituz, erabiltzaile bakoitzari haren neurriko zerbitzua eskainiz…

Hiru zerbitzu nagusi, enpresen esku jarriak

Antolaketa eta Sistemak

Dokumentazioa

Garraioa