Skip to main content

FAGOR TALDEA

FAGOR TALDEA

Nor gara?

Euskal kooperatiba talde industrial handiena gara eta soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzen dizkiegu mundu osoko bezeroei, enpresa ulertu eta egiteko eredu demokratiko bat oinarri izanda. Taldeko zortzi kooperatibak erreferenteak dira jarduten duten sektoreetan.

Kooperatiba gara

Gaur egun MONDRAGON gisa ezagutzen den Kooperatiba Taldearen sorburua gara. Gureak izan ziren 1957. urtean Arizmendiarrietaren bultzadarekin sortu ziren lehen kooperatibak.

Printzipio kooperatiboak:

01.

Atxikimendu librea

02.

Antolamendu
demokratikoa

03.

Lanaren
subiranotasuna

04.

Kapitalaren izaera
instrumentala eta
mendekoa

05.

Kudeaketan
parte hartzea

06.

Elkartasuna
ordainsarietan

07.

Lankidetza

08.

Eraldaketa soziala

09.

Izaera unibertsala

10.

Hezkuntza

Bulego
OROKORRAK

Taldearen gobernantza zein interkooperaziorako mekanismoak kudeatzeaz gain, hainbat arlo garatzen ditugu kooperatibekin lankidetzan.

Gizarte konpromisoa

Gizabidea Fundazioaren bitartez, lurraldeko hezkuntza azpiegituren garapenean laguntzen dugu.

Debagoiena 2030 garapen iraunkorrerako lankidetza sarearen bitartez, gure lurraldearen eraldaketan eragiten dugu.

Mundukide Fundazioaren bitartez, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzen diegu.

Euskarari
bideak zabaltzen

Bi hamarkada baino gehiago lan munduan euskarari bideak zabaltzen.
Aldian aldiko testuingurura egokituriko euskara plana eta egitasmoak eraikitzen.
Besteren artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2021eko Abbadia sariarekin dugu geure ibilbidea aitortua.

85

euskararen ulermen maila

55

euskararen erabilera

56

pertsona euskara eskoletan

Fagor Taldea osatzen duten

KOOPERATIBAK

Marka lizentziak

Marka erabiltzeko lizentzia akordioa onartu du
Fagor Taldeak beheko sozietateekin