Skip to main content

Modulu fotovoltaikoetako zelulen orduko produktibitatea % 15 hobetzen duen funtzio bat garatu du Mondragon Assemblyk. Eta jabetza intelektuala partekatzeko akordio batera iritsi da Txinako ATW enpresarekin.

Mondragon Assemblyk 2013an garatu eta patentatu zuen “stringing jarraitua” izeneko funtzioa, tabbing eta stringing prozesuetan oinarrituta, zelula fotovoltaikoen produktibitatea % 15 hobetzen duena. Aurretik, Koreako STIN Inc. enpresarekin adostu zuen haren erabilera, eta, orain, ATW txinatarrarekin batera eskainiko die nazioarteko fabrikatzaileei.

Mondragon Assemblyk 15 urte baino gehiago daramatza eguzki-panelak eta bateriak egiteko ekipoak ekoizten. Giltza eskura erako produkzio-lerroak eta sistema fotovoltaikoetarako zein baterietarako makinak diseinatzen eta ekoizten ditu. Gaur egun, Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen ditu ekoizpen plantak. Horrez gain, filial bat du Indian, eta , hainbat bulego komertzial, nazioartean.