Skip to main content

Ecovadis brontzezko domina lortu du Mondragon Assemblyk jasangarritasunaren alorrean egindakoengatik. Zehatz esanda, 68 puntu erdietsi ditu jasangarritasunean eta erantzukizun sozial korporatiboan mundu mailan aintzatespen handiena duen ebaluazio sisteman, eta, horrekin, Ecovadisek ebaluatutako industria-fabrikazioko %35 enpresa onenen artean jarri da. Besteren artean, kooperatibaren estrategiak eta egueroko jarduerak ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak barnebil ditzaten erakutsitako konpromisoaren isla da errekonozimendua.

Ecovadisen ebaluazioak enpresen jarduna aztertzen du funtsezko lau arlotan: ingurumena, lan praktikak eta giza eskubideak, enpresa etika eta erosketa jasangarriak. Arlo horiek aukera ematen dute erakundeek beren inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa modu arduratsuan kudeatzeko duten gaitasuna baloratzeko.

“Azken urteetan hazkunde eredu arduratsu eta jasangarria finkatzeko egindako lanaren emaitza da errekonozimendua. Jasangarritasuna estrategikoa da Mondragon Assemblyrentzat. Era berean, bezeroekin, laguntzaileekin, hornitzaileekin eta bestelakoekin hartutako konpromisoen parte da”, azaldu dute kooperatibatik.