Skip to main content

MYRIAM MATEO MARTÍN

FAGOR ARRASATE | Zarautz

La transición energética es un proceso de cambio en los modelos de producción, distribución y consumo de energía para alcanzar una mayor sostenibilidad. Y el Grupo Fagor juega un papel fundamental en este proceso, siendo una palanca clave para llevar a cabo este cambio. Para ello, entre otras cuestiones, es necesario seguir impulsando la eficiencia energética, invirtiendo en energías renovables, innovando en tecnología y fomentando la conciencia medioambiental.


 

AINHOA BARREIRO SÁNCHEZ

GALBAIAN | Arrasate

Fagor aurrerapauso handiak ari da egiten energia trantsizioan, tartean, energia berriztagarriak bultzatzen dituzten egitasmoekin. Horretan jarraitu behar luke, gutxien gutxienik enpresen instalazioak baliatuz energia berriztagarria sortzeko. Enpresen energia kontsumoa murrizteko neurriak ere hartu behar lirateke, proaktiboak direnak lagunduz. Azkenik, mugikortasun iraunkorra bultzatu behar litzateke langileen artean, Fagor Mugi tresnari buelta bat eman eta bitarteko berriak eskainiz.


 

AITOR APRAIZ ARENAZA

MONDRAGON ASSEMBLY | Aretxabaleta

Bai ala bai gertatuko da trantsizio energetikoa (ez dugu geuk sortuko, ezta geuk geratuko), izan ere, aurrerapen teknologikoek gaur egungoak baino eredu eraginkorragoak ahalbidetuko dituzte. Hori jakinik, sor litezkeen aukeren aurrean, sortzen diren unean, kooperatibak leku egokian egon daitezen egin beharko luke lan Fagor Taldeak. Hainbaten artean, bitartekoak jarri behar lituzke kooperatibek azkar eurenganatu ditzaten produktu, merkatu eta teknologia berriak.


 

MONICA VAZ IGLESIAS

FAGOR ELECTRÓNICA | Arrasate

Orain, lehen baino gehiago ezagutzen ditugu energiaren alorreko erronkak. Mundua aldatzen ari da, eta, geu, egokitzen. Iraunkortasunaren alorreko eskakizun gehiago dituzte gure bezeroek, eta egiteko moduak aldatzea dakar horrek. Gure lan eta eguneroko ohituretan ere, ingurumena errespetatu eta zaintzeko aldaketak ari gara egiten gutxinaka, eraldaketa denon artean lortzeko eta etorkizunean kontsumo jasangarriagoan oinarrituriko ereduan bizitzeko.


 

AZIBAR ZELAIA AGIRRE

COPRECI | Oñati

Trantsizio energetikoaren erronkari arrakastaz heltzeko beharrezkoak diren askotariko ikuspegiak eta ezagutzak eskaintzen dituzte Fagor Taldearen aniztasunak eta kooperatiba kulturak. Etorkizun multienergetikoari aurre egiteko egokitzen eta berritzen jarraitu beharra dugu, energia berriztagarrietan, efizientzian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredua sustatuz. Hala, ingurumenaren hobekuntzarekin bateragarri egin ahal izango ditugu oparotasun ekonomikoa eta enpleguaren sorrera.


 

OIHER ARANTZETA ORUNA

FAGOR AUTOMATION | Soraluze

Sarean bilaketa azkar bat eginez gero, berriztagarriak ez diren energia iturriak berriztagarriengatik ordeztean legoke trantsizio energetikoa. Fagor definizio horretara mugatuko balitz, motz geratuko litzateke, kontsumitzen ez den energia baita energia berriztagarririk onena. Beraz, ahalik eta instalazio efizienteenak lortu behar lituzke, langile zein merkantzien mugikortasun efizienterako neurriak hartzearekin batera. Eta naturarekiko oreka eta errespetua uztartuko lituzkeen energia ekoizpena bultzatu behar luke.


 

JULEN VALLE ASUA

FAGOR EDERLAN | Basauri

Berotegi Efektuko Gasen emisioak saihesteko bidean gure energia kontsumo eredua aldatu beharra dago. Horri, hiru eremutan egin diezaioke ekarpena Fagor Taldeak: batetik, eguneroko jarduera eta prozesuetan eraginkortasun energetikoa landu behar luke etengabe. Bestetik, jarrera ausarta izanda, energia fosiletatik berriztagarrietarako jauzia egiteko aktibitate, ikerketa eta inbertsioak bultzatu behar lituzke. Eta, azkenik, kontzientziazioa sustatu behar luke enpresa mailan zein hortik harago.


 

AITZOL GALLASTEGI BENGOA

FAGOR INDUSTRIAL | Aretxabaleta

Fagorrek ekarpen esanguratsua egiten dio energia trantsizioari. Fagor Industrialen produktuek, adibidez, neurrira egindako elektronikaren bidez kudeatzen dituzte ur eta energia kontsumoak. Gainera, denbora errealeko gestiorako sentsoreak dituzte, eta, adimendun algoritmoen bitartez, beroketa sistema doituak eskaintzen dituzte. Horrez gain, garbiketa programa adimendunak dituzte, eta kontsumo baxueneko osagaiak erabiltzen dira. Ezaugarri horietako bakoitzak egiten dio ekarpena energia trantsizioari.