Skip to main content

Martxan da Errigoraren Euskarari puzka kanpaina, Nafarroa Hegoalde eta erdialdean lanean ari diren euskalgintzako eragileak laguntzeko. Eskatu ezazu saski beltza (60 euro), berdea (65 euro) edo gorria (75 euro) urriaren 22tik azaroaren 12ra , errigora.eus webgunean. Bakoitzak bere herriko bilketa gunean jaso ahal izango du saskia, Errigorak zehazturiko ordu eta egunetan. Ohi moduan, saski bakoitzaren balioaren %25 bideratuko da Ager zonaldeko euskalgintzako eragileetara (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia).