Skip to main content

Fagor Taldeak 2020ko irailean jarri zuen martxan Fagor Mugi ekimena, eta, aurtengoan, eskaintza batekin dator: Youin marka kataluniarrarekin eginiko akordioari esker, %20ko deskontua izango du Fagor Taldeko pertsona orok bizikleta eta patinete elektrikoetan, eta, %35ekoa, hainbat osagarritan. Katalogo honetan daude deskontua duten produktuak. Gainera, bizikleta edo patinete elektrikoa erostekotan, 1.500 ziklo (50 euroren baliokidea) oparituko dizkizugu Fagor Mugi aplikazioan.

Nola lortu deskontua?

Eskaintza honen helburu nagusia da baliabideak eskaintzea Taldeko langileek lanera joateko egiten duten ibilbidea jasangarriagoa izan dadin, baina, aldi berean, Fagor Mugi ekimena sustatu nahi da. Horregatik, deskontuaz baliatzeko, lehenbizi, Fagor Mugiren Ciclogreen aplikazioa instalatu behar da mugikorrean eta bertan erregistratu erabiltzaile gisa (eskatu kodea  helbidean).

Aplikazioan, sarien atalean ikusiko duzu eskaintza hau, ziklo bakar baten truke eskatzeko moduan. Horrek esan nahi du ziklo bat eskuratu beharko duzula aplikazioa, gutxienez, behin erabilita.

Ziklo bat eskuratu duzunean, trukatu saria eta jarraibide zehatzak eta deskontu-kodea bidaliko dizkizugu. Deskontu-kode hau erabilera bakarrekoa izango da, Youinen webgunean bertan erosketa saskian jartzeko. Ez dago urteko mugarik, beraz, nahi bestetan trukatu ahal izango duzu sari hau eta deskontu-kode berria eskuratu, beti ere, zikloak baldin badauzkazu erabilgarri.

Sari gehigarria

Bizikleta edo patinete elektrikoaren erosketa egindakoan, faktura  helbidera bidaltzen baduzu, 1.500 ziklo oparituko dizkizugu, 50 euroko balioa dutenak, Fagor Mugiko beste edozein sarirekin trukatzeko. Soilik lehen erosketan izango duzu eskaintza gehigarri hau.

Informazio gehiago: 

IKUSI KATALOGOA