Skip to main content

Palma Mallorcara (Espainiako Estatua) heIdu da Mondragon Hospitality. Irailaren 28an Palmako Diario de Mallorcaren egoitzan eginiko hitzordua baliagarri izan zen hotel-kateek Mondragon Hospitality proiektua eta haren parte diren enpresak ezagutu zitzaten, zuzenean eta ekitaldi bakarrean. Zehatz esanda, Fagor Electrónica, Onnera Contract, Enea, Erreka, Gerodan, Krean, Laboral Kutxa eta Ondoan dira ekinbidea osatzen duten enpresak.

Besteren artean, hitzorduaren bidez, Mondragon Hospitalityko ordezkariek euren proiektua aurkeztu ahal izan zieten etorkizuneko aliatu izan zitezkeen enpresei. Halaxe azaldu du Iker Alberdi Urkia Mondragon korporazioko Eraikuntza Dibisioko lehendakariordeak: “Palmara etorri nahi izan dugu Mallorcako hotel-kateen bazkide eta aliatu izateko bere proiektu eta erronka berrietan”. Hori horrela, hainbaten artean, iraunkortasuna, sektorearen efizientzia eta hoteletako inbertsioak izan zituzten hausnargai.

Horretan geratu barik, bulegoa zabaldu eta inauguratu du Mondragon Assemblyk Palma Mallorcan. Hura izango litzateke  uharteko proiektuetarako operazio-gune.