Fagor Electrónica kooperatiba buru-belarri ari da Silizio Karburoari (SiC) lotutako soluzioen garapenean, besteren artean, elektrifikazioaren, energia berriztagarrien, potentzia-bihurketa industrialaren eta mugikortasun elektrikoaren sektoreen beharrei gura moduko erantzuna emateko. Construnario hedabidearen arabera, Silizio Karburoaren teknologiatako garapenak esangura handikoak dira efizientzia eta dentsitate handiagoa edota errendimendu termiko hobea eskatzen duten belaunaldi berriko potentzia-gailuentzako. Hala, Silizio Karburoko (SiC) erdieroaleak kapsulatzeko formatu berriak iragarri ditu kooperatibak.
Oro har, ohiko silizioek baino tentsio eta tenperatura altuagotan edota kommutazio-maiztasun handiagoetan jarduteko aukera eskaintzen du Silizio Karburoen teknologiak. Horrek, besteak beste, sistema eraginkorragoak, trinkoagoak eta iraunkorragoak dakartza.
Horrek guztiak, Fagor Electrónicak erdieroaleen sektorean duen posizioa indartzen du: Espainiako Estatuan erdieroaleak ekoizten dituen bakarra da Fagor Electrónica, eta Europar Batasunean diodoak ekoizten dituen gutxienetakoa.






