Skip to main content

Fagor Telecom Chile SPA sortu da, Fagor Elektronika eta Cloux SPA enpresa txiletarraren fusioak eraginda. Zehatz esanda, kooperatibak 2014 urteaz geroztik dihardu FlotasNet bataiaturikoaren lanketa komertzialean murgildurik, Cloux SPA enpresa txiletarrarekin elkarlanean. Bada, ordutik, haziz doa proiektua: goraka doaz hark barnebilduriko enpresen eta ibilgailuen kopuruak, merkatu txiletarrean lekua egiteko zereginean. Eta horretan geratu barik, lurralde hedapenean sakontzea da helburua.

Fagor Elektronikako ordezkarien esanetan, orain arteko elkarlanak “une gozoak eta gaindituriko erronkak” ekarri dizkio kooperatibari. Besteren artean, bigarren esportazio merkatu bilakatu da Txile fakturazioan, eta, lehena, FlotasNeten bidezko ibilgailu kopuruan. Horiek, Fagorren eta Clouxen arteko aliantza estrategikoa indartzea dakarte.

Bada, azken urtean haien arteko elkarlanean sakontzen jardun dute bi enpresek. Hainbaten artean, Fagor Smart Servicesek herrialdearekiko duen konpromisoaren eta Txileko merkatuaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri da hori. Alegia, ikusarazi du erreferentziazko irtenbide izan gura duela teknologiaren aitzindari diren garraio enpresentzat.