Skip to main content

Fagor Taldeko kooperatibak buru-belarri ari dira lanean alarma-egoeraren arintze-prozesuan. Sektore askotan aritzen gara lanean, eta egiteko bakoitzaren ezaugarriek eragin zuzena dute langile bakoitzaren eguneroko zereginetan.

Mónica Vaz Fagor Elektronikako Kontseilu Errektoreko lehendakariak bere kooperatibaren eguneroko jarduera nolakoa izaten ari den azaldu dio El País egunkariari. Garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak jarraitzea dagoeneko ohikoa dute, eta, beraz, “NBErekin lan egitea ohikoa da, prozesu kimikoak egiten ditugun gela zuri bat dugulako”.

Hartutako neurriez hitz egiten du, hala nola, “enpresako sarbide guztiak zentralizatzea, eta 37 gradutik gorako tenperatura duten pertsonei sarrera galaraztea”. Halaber, “eremu komunak murriztu egin dira, gehienezko kopuruak daude, eta distantzia mantentzea gogorarazten duten seinaleak daude. Igogailua behar duten pertsonek bakarrik erabiltzen dute; ateak irekita daude, maratilak ukitzea saihesteko, eta zirkulazio-ibilbideak eta sarrera-txandak markatu ditugu”.

Giza-ikuspegitik, Mónica Vazek dio, “lagunekiko harreman hurbila izatearen falta sumatzen dut”.

Iturria: El País egunkarian argitaratutako albistea