Skip to main content

Erabilera berezietarako giltza eskuan erako modulu fotovoltaikoen ekoizpenerako lerro berria garatu du Fagor Taldeko Mondragon Assembly kooperatibak Reden Solar enpresa frantziarrarentzat. Lerro berriak, sektore agrovoltaikoa luke jo puntuan. Aurreikuspenen arabera, 2024ko lehen hiruhilekoan hasiko lirateke eragiketak, eta urtean 400 MWp-ko gaitasuna luke. Gainera, kooperatibako iturrien esanetan, Mondragon Assemblyren jabetzako hainbat patenteren babespean leudeke ekoizpen lerro berriko zenbait osagai, batez ere, stringers deiturikoak.

Reden Solar enpresak apirilean iragarri zuen modulu fotovoltaikoen ekoizpenerako linea berri batean inbertitzeko asmoa. “Industria fotovoltaikoan fidagarritasun aitortua duen enpresa bat izan da hornitzailea. Lerro berriarekin, 2024. urtetik aurrera, urtean 300.000 modulu baino gehiago hornitzeko gaitasuna izango luke Redenek, urtean 200 MWko gaitasuna lukeena -gaur-gaurkoz, urtean 65 MW-koa da gaitasuna-“, adierazi zuen enpresa frantziarrak ohar batean.

Bide beretik, Reden Solarrek azaldu zuen Taldea garatzen ari zen egitasmo agrovoltaikoetarako erabiliko liratekeela nagusiki modulu berriak, baita lehendik zituen zentralak mantentzeko ere. Hau da, enpresak, batez ere, haren egitasmoetarako luke baliagarri lerro berria.