Skip to main content

Martxan da Carpooling Challenge erronka -ekainaren 30ean bukatuko da-. Oraingo honetan, auto partekatuan egindako kilometroak sarituko ditu Fagor Mugiren hornitzaile den Ciclogreen aplikazioak. Gainera, iPhone 16 baten, patinete elektriko baten eta hainbat erosketa bonuren zozketa egingo du 300 kilometro baino gehiago erregistratzen dutenen artean. Ohi moduan, aplikazioaren erabiltzaile diren gainerako enpresa eta erakundeekin lehiatuko gara.

Kilometro jasangarriak pilatzen hasteko prest? Oso erraza da:

  1. Oraindik ez baduzu, deskargatu Fagor Mugiren Ciclogreen
  2. Sortu erabiltzailea (erabili fagorwin kodea).
  3. Aktibatu Ziklo Bonua aplikazioko auto partekatuaren atalean.
  4. Hasi kilometroak erregistratzen.

Jarrai dezagun kilometro jasangarriak pilatzen!