Skip to main content

Irailaren 1ean abiaraziko da Fagor Herrigintza lankidetza programa, bosgarrenez. Irailaren 30ean bukatuko da proiektuak aurkezteko epea, eta, ohi moduan, Euskal Herri hobe bat eraikitzeko lanean diharduten hiru gizarte proiektu lagunduko ditugu, 60.000 euroko, 40.000 euroko eta 20.000 euroko ekarpenak eginda.

Aurkeztutako proiektuak deialdiaren oinarrien arabera baloratu ostean, lagundu beharreko proiektuak definitzeko bozketa egingo da azaroan. Kooperatibetako bazkideon artean erabakiko dugu zein hiru proiektu lagunduko ditugun Fagorretik.

Deialdi irekia da, eta irailaren 1ean hasiko gara iragartzen hedabideetan eta gure euskarrietan. Fagorkideok, barne buletin bereziaren bidez, lehenago jaso duzue jakinarazpena, gizarte eragileren baten parte izatekotan, proposamena lantzeko denbora gehiago izan dezazuen. Hemen dituzue aurtengo oinarriak.

Era berean, iazko edizioan lagundutako eragileek helarazi dizkiguten esker on mezuak dituzue bideo honetan:

2022an abiatutako lankidetza programa

Euskal gizartetik sortutako ekinbideak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko sortu zen Fagor Herrigintza 2022an. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea helburu duten proiektuak bultzatu nahi ditugu.

Azken urteotan, honako eragile hauen proiektuak lagundu ditugu Fagor Herrigintza bidez:

  • 2022: Zaporeak (60.000 euro), Itsas Salbamendu Humanitarioa (40.000 euro) eta Seaska ikastolen federazioa (20.000 euro).
  • 2023: Biolur (60.000 euro), Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa (40.000 euro) eta Iñurri (20.000 euro).
  • 2024: Hiruatx (60.000 euro), Txintxirri ikastola (40.000 euro) eta Ihitten (20.000 euro).
  • 2025: Arizari (60.000 euro), Haize Berri (40.000 euro) eta Al Shifa (20.000 euro).