Skip to main content

“Erronka handia da lau asteko epean maskara kirurgikoak egiteko lau makina fabrikatzea; are gehiago gauden ezohiko egoeran”. Iñigo Velez de Mendizabal Mondragon Assemblyko Automatizazio Negozioko arduradunak azaldu digu lanak aurreikusi moduan ari direla gauzatzen.

Fagor taldeko Mondragon Assembly kooperatibak martxo erdialdean jaso zuen Bexen Medicalentzat maska kirurgikoak egiteko makinak fabrikatzeko enkargua. Hilero 10 milioi maskara inguru eraikitzeko ahalmena izango dute makinok.