Skip to main content

Urrunetik egindako irudiak agerikoa dena, den hori, islatzen du haren osotasunean. Den hori, orokorra, distantziatik eta distantziara egindakoa, xehetasun konkreturik ikusarazteko asmorik izan barik. Hartzaileak berak du argazkian barrenako bidaia nahieran egiteko aukera. Argazkilariak, bidaiarako ibilbide proposamena besterik ez du egiten: zeru laranja, mendi-gaina, mendia, basoa, auzoa, herria… Bada, bazter ugari ikus daitezke argazkian, Aramaiokoak (Debagoiena), geureak… Finean: gure bazterrak diren horien barrena doa argazkiko ibilbidea.

Iurgi Galdos Inda Copreciko kide aretxabaletarra da argazkiaren egilea. Honatx: