Skip to main content

Martxoaren 23an “ODS: una transformación ineludible” ikastaroaren bigarren edizioa hasiko da Fagor Taldearen kolaborazioarekin. Beraien erakundeetan Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko trantsizioa sustatu nahi duten profesionalei zuzendua dago.

UPM unibertsitateak eskaintzen duen ikastaroan, enpresa pribatuan, administrazio publikoan eta hirugarren sektorean jatorria duten 25 irakasle egongo dira. Guztira, 8 aste iraungo ditu eta iraunkortasunaren inguruko 8 kasu praktiko aztertuko dira beraien protagonisten eskutik. Ikastaroa doakoa da eta hiru ziurtagiri mota eskainiko dira bertan: “parte hartze ziurtagiria” doakoa izango dena; “hobetze ziurtagiria” 40€ kostatuko dena; eta “UPM ziurtagiria”, 185€ ordaindu beharko dena.

Apuntatzen direnek ikastaroan jasotako guztiaz gain, aldaketaren eragileek osatzen duten komunitate global batekin konektatu ahal izango dute.

Hemen duzu ikastaroaren inguruko informazio guztia: programazioa, izena emateko moduak, ziurtagiriak… http://www.itd.upm.es/cursoods/