Skip to main content

Legnanoko (Italia) FR Engraving S.r.l. enpresaren akzio gehienak eskuratu ditu Fagor Automationek. Enpresa teknologikoa da, eta metalezko zumitzean eta beiran oinarritutako substratu grabatuak ikertzen, garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Grabaketa hori hainbat prozesuren bidez egiten da. Hain zuzen ere, maiatzaren 23an egikaritu zen erosketa -Fagor Automationek kapitalaren % 51 eskuratu zuen-. Harekin, dibertsifikazio-politikari lotutako gaitasun teknologikoak indartzearen aldeko apustua berresten du kooperatibak, oraingoan, hainbat aplikaziotako desplazamenduetako neurketaren esparruan.

“Gure berrikuntza-estrategiarekin lerrokatutako eragiketa da, eta azken urteotan gure core teknologiak indartzera bideratu dugu. Neurketa-substratu berriak garatzen lagunduko du eskuratzeak, Fagor Automationen produktu-sorta zabala osatzeko eta haren prestazioak hobetzen jarraitzeko”, azaldu du Jose Emilio Oti Fagor Automationeko Kaptazio Sistemen negozioko I+G zuzendariak.

Dibertsifikazio sektoriala

Fagor Automationen estrategiaren adibide da eskuratze berria, besteren artean, teknologiaren aldeko apustua indartzen jarraitzea baitu lehentasunezko helburu. Zehazki, Makina Erremintatik kanpoko beste sektore batzuetan negozioa sortzea da kaptazio-dibisio sistemen plan estrategikoaren ildo nagusietako bat.

FR Engraving eskuratuta, lidergo-espiritua indartu du kooperatibak, eta aurrera egin du bezeroei haien beharrei erantzungo dieten irtenbiderik onenak eskaintzen jarraitzeko. Bada, transakzioan, Norgestion enpresak jardun du finantza-aholkulari gisa, eta Quorum Studio Legale e Tributorio Asociato bulego italiarrak jardun du lege aholkulari bezala.