Skip to main content

Fagor Euskara Saria sortu da, Fagor Taldeko kideek euskararen normalizazioaren bidean egina duten lana aitortzeko. Lehen fasean, alorrean erreferente izan diren pertsonak edo pertsona taldeak proposatzeko aukera izango dute kooperatibetako kideek, otsailaren 5etik martxoaren 1era bitartean, Fagor Elkarrekin tresnaren bidez. Ostean, proposamen guztiak mahai gainean, Taldeko Euskara Batzordeak proposatuko du sariduna, eta Lehendakarien Batzordeak berretsiko du erabakia. “Garrantzitsua da barruan eta barrutik euskararen alde jardun duten Fagorreko kideei aitortza egitea. Horretarako sortu da Fagor Euskara Saria”, azaldu du Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko lehendakariak. Irabazleak, Fagor Taldeko Batzar Nagusian jasoko du aitortza.

Ikusgai duzue azalpen bideoa: