Estanpazio mekanikorako Fagor Arrasaten inoiz egindako pieza handienetako bat Mexikora bidali berri dute. Uztailaren 3ko gauean ekin zioten Arrasatetik Bilboko portura garraiatzeari. Enkargua berezia izan da, munduko TIER-1 handienetako batek automozio sektorerako piezak egiteko eskatutakoa.

50 metroko eta 380 tonako pieza izanik, 4 hilabete behar izan dira Euskal Herriko errepide bihurgunetsuetara egokitzeko garraio-protokoloa prestatzeko. Piezaren garraioa martxan jartzeko unea jaso zuten EITBko informatiboek: