Fagor Taldearen Gizabidea fundazioak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin, Mondragon Korporazioarekin eta Saiolan Berrikuntza eta Enpresa Sustapen Gunearekin elkarlanean sustatzen duen Enpresa Sortuz ekimenaren edizio berriko proiektu irabazleak hautatu ditu epaimahaiak. Martxoan egin zitzaien deialdia ingeniaritza eta heziketa ziklo teknologikoetako ikasleei eta ikasle ohiei, formazio-garaian izandako negozio-ideiak aurkezteko.

Hamar proiektu aurkeztu dira, epaimahaiak erabaki du  18.000 euroko laguntza-poltsa honako proiektu hauei ematea:

Lehen saria

  •  “Wellk”
  • Misioa: 4.0 Ekosistema, kirol jarduna eta kirol zentroen errentagarritasuna handitzeko.
  • Sustatzaileak: E. Ercilla, A. Guinea, eta J. Martin
  • Titulazioak: Ingeniaritza Biomedikoan Gradua, Diseinu Industrialean Gradua eta Informatikan Gradua.

Bigarren saria

  • Proiektuaren izena: “BerEKIN””
  • Misioa: Inmobilizazio jasangarrien garapena, uztargarria dena errekuperazioa bizkortzen duten eguneroko ohiko jarduerekin.
  • Sustatzaileak: I. Errarte, G.Igartiburu eta L.Lakuntza
  • Titulazioak: Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra eta Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterra.

Aipamen berezia:

  • Misioa: Diseinatzea ur kondentsazio sistema berri bat garapen bidean diren herrialdeentzat.
  • Sustatzaileak: G. Perez de Guereñu eta A. Uriarte
  • Titulazioak: Diseinu Industrialean Gradua.

Informazioa: Mondragon Unibertsitatea