Skip to main content

2022an hasitako elkarlanari jarraipena emanez, aurten ere, laugarrenez, Zaporeak elkartearentzat elikagai bilketa egingo dugu Fagorreko kooperatibetan. Uztailaren 1etik 13ra bitartean izango da.

Uda partean, handitu egiten da elikagai beharra. Izan ere, izugarri hazten da errefuxiatu kopurua Greziako Lesbos uhartean, eta 2.000 izatetik 3.000 izatera ailegatzen da Zaporeakek egunero banatutako otordu kopurua.

Azken hiru urteetan, ia 4 tona elikagai bildu ditugu Fagorren. Horrez gainera, 2023an, sukaldeko ekipamendua eman zuen dohaintzat Onnera Groupek. Horregatik guztiagatik, Zaporeak elkarteko boluntarioek esker hitzak bidali gura izan dizkigute Lesbosetik bertatik.

Gure artean ere badira Lesbosen boluntario lanetan jardun duten pertsonak. Eñaut Ruiz de Eguino Berasategi Copreci kooperatibako bazkidea da horietako bat. Bere esperientzia azaldu zigun iaz.

Baina… zer behar da?

Arroza, pasta eta olioa.

Eta… Non batuko dira elikagaiak? 

Fagor Arrasate

  • Arrasate:
    • Fagor Etxetresnetako tailerreko fitxatzeko makina.
  • Donostia:
    • Bulegoa.
  • Markina:
    • Planta.
  • Zamudio:
    • Planta.

Fagor Automation

  • Arrasate:
    • Fagor Arrasateko sarrera aldea (eskaileren ondoan).
  • Eskoriatza:
    • Harrera (lehen solairua).
  • Usurbil:
    • Biltegia.

Fagor Ederlan

  • Aretxabaleta:
    • Transmisioa/Utillajeak M+T fitxatzeko lekua.
  • Eskoriatza:
    • Burdinezko Portamangetak. Fundizioko fitxatzeko lekua.
    • Motorra + BBOO fitxatzeko lekua.
  • Arrasate:
    • SAT (tresneria). Sarrera.
    • AL+Fe Portamangetetako atseden gunea.
    • Mekanizatua. Diskoetako fitxatzeko lekua.
    • Markulete. Diskoetako fitxatzeko lekua.
    • Uribarri. Diskoetako fitxatzeko lekua.
    • Edertekeko fitxatzeko lekua.
  • Bergara:
    • AL Portamangetetako fitxatzeko lekua.
    • Mekanizatua. Fe Portamangetetako fitxatzeko lekua.
  • Usurbil:
    • Planta.

Fagor Electrónica

  • Arrasate:
    • 3 atseden guneak.

Fagor Taldeko Bulego Orokorrak

  • Arrasate:
    • Sarrera.

Copreci

  • Aretxabaleta:
    • 3 sarrera nagusiak.
  • Arrasate:
    • Sarrera.
  • Altsasu:
    • Planta.

Galbaian

  • Arrasate:
    • Bulegoa.

Mondragon Assembly

  • Aretxabaleta:
    • Jangela.

Onnera Group

  • Oñati:
    • Bulegoko harrera.
    • Tailerreko harrera.