Lanketa luze baten ostean, publiko egin da Debagoiena 2030 ekimena. Fagorren ekarpena funtsezko izan da aipaturikoa errealitate bihur dadin, egitasmoaren sustatzaile nagusienetako bat izan baita. Esan barik doa bailararekin urteetan zehar mantenduriko konpromisoaren isla dela Fagorrek Debagoiena 2030 ekimenean duen inplikazioa. Bada, aurkezpen egunean, ekinbideaz jardun zuten haren sustatzaile diren zenbait elkartetako, erakundeetako, enpresetako… ordezkariek. Horien artean da Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko presidentea. “Fagorrek, eta, oro har, kooperatibok, gure DNAn daramatzagu konpromiso soziala eta komunitatea eraldatzeko nahia”, azaldu du.
Home » Fagor Taldeko ordezkaritza izan da Debagoiena 2030 ekimenaren aurkezpenean
hidden
Fagor Taldea
Debagoieneko Mankomunitatearen marka-irudi eta gobernantza modu berriaren aurkezpenean izan da Fagor
komunikazioa2026-06-19
Fagor Taldea
Testuinguru nahasian erakutsitako moldatzeko gaitasunean jarri du azpimarra Fagorrek Batzar Nagusian
fagoriko2026-05-29
Fagor Taldea
Uemak euskararen normalizazioaren bidean sortutako ‘Esnatu’ dinamikara batu da Fagor
komunikazioa2026-04-15



