Skip to main content

Dagoeneko martxan da Mondragon Assemblyk Milltechen (Aljeria) jarririko 100 MW-ko modulu fotovoltaikoen muntaketa linea -aurreikuspenen arabera, bikoiztu egingo litzateke haren gaitasuna-. Oro har, puntako teknologiadun moduluak ekoitziko lituzke.

Aljeriako Lehen Ministroaren “Commissariat des Énergies Renouvelables” bulegoko zuzendari exekutibo Noureddine Yassak inauguratu zuen lantegi berria martxoaren 8an. Hain zuzen ere, Mondragon Assemblyk eginikoa da lantegiko ekoizpen linea -otsailean jarri zen martxan-.

Besteren artean, Mono Perc moduluak ekoitzi zituzten zenbait ingeniari aljeriarrek Noureddine Yassaren bisitaldian -%22,5eko bihurketa eraginkortasuna dute-. Ekoizpen prozesua ikusita, harridura erakutsi zuen Yassak, mira lantegiaren kalitatean eta haren automatizazio mailan jarririk. Milltech enpresako zuzendari nagusi Mohamed Hammoudek gustura entzun zituen haren hitzak. “Motibazio iturri dira urrats berriak egiteko”, azaldu zuen. Yassarenak ez dira edozelako hitzak, Alemaniako eguzki industrian ibilirikoa baita.

Mondragon Assembly sendotzen dabil MENA eskualdean

MENA eskualdeko egitasmoetan murgiltzen hasi zenetik, Mondragon Assemblyk sendotu egin du teknologiarako bazkide bezala haren bezeroekin duen harremana. Eta kooperatibaren eskaintza ez da eguzki moduluak ekoizteko lineatara mugatzen. Horretan geratu barik, babesa eskaintzen dio proiektuari hark iraun bitartean, teknologia alorreko bilakaera eta ekoitzitako modulu fotovoltaikoen kalitate bermatuz.