Skip to main content

Azken urteotan, Fagor Arrasatek aurrerapauso esanguratsuak egin ditu mugikortasun elektrikoarekin lotutako soluzioetan, gaitasun industrialak sektore berrietara eroateko helburua oinarri. Ildo horretan, motor elektrikoak ekoizteko errotore eta estatore laminak fabrikatzeko prentsa bat garatu eta fabrikatu du.

Ekipo horren garapenean zehar, hainbat saiakuntza eta froga burutu ditu bere funtzionamendu egokia bermatzeko, baita merkatuak eskatzen dituen kalitate espezifikazio zorrotzak betetzen direla ziurtatzeko ere.