Skip to main content

Autoa partekatzen duzu lanera bidean eta pizgarriak gura dituzu? Sariak irabazi nahi dituzu aisialdian egindako kilometroengatik? Fagor Mugi ekimenak horretarako aukera eskaintzen dizu Ciclogreen aplikazioarekin. Autoa partekatuz, lanerako bidean egindako kilometroak Fagor Mugiko sariekin trukatu ahal izango dituzu. Gainera, kilometro horiez gain, aisialdian egindako kilometroak ere sarituko ditu Ciclogreenek -opari-txartelak lortu ahal izango dituzu-.

Autoa partekatzean egindako kilometroak erregistratzeko jarraitu beharreko pausuak:

  1. Oraindik ez baduzu, deskargatu Fagor Mugiren Ciclogreen aplikazioa.
  2. Sortu erabiltzailea (erabili fagorwin kodea).
  3. Ziurtatu zure bidaia-lagunak baduela aplikazioa, izan lankidea edo laguna, izan lanera biderako edo aisialdirako. Aplikaziotik bertatik gonbida dezakezu. Aplikazioa deskargatu eta izena eman beharko du (erabil dezala ciclofriends kodea).
  4. Aktibatu Ziklo Bonua aplikazioko auto partekatuaren atalean.
  5. Hasi kilometroak erregistratzen.
Zure gonbidapen bidez izena eman duen erabiltzaileak aplikazioa bost bider erabiltzen duenean, zuetako bakoitzak 5 euro pilatuko ditu sarietan.