Skip to main content

Azaroaren 2tik eta 30era bitartean egingo da Fagor Herrigintza lankidetza programaren bozka fasea. Fagorreko bazkide guztiek duzue proiektuak bozkatzeko aukera. Orotara, 120.000 euro banatuko ditugu hiru laguntzaren bidez Euskal Herri hobe baten alde lanean ari diren gizarte proiektuen artean (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro).

Fagor Herrigintza deialdiaren oinarrien araberako balorazioa eginda, hiru proiektu sailkatu dira laguntza lerro bakoitzeko. Zuen esku dago erabakia.

Baina, nola eman dezakezue bozka? 

e-posta helbidetik bidalitako mezua jasoko duzue. Baliteke mezuak baztergarrien karpetan bukatzea, beraz, karpeta orokorrean jaso ez baduzue, hartan begiratu, mesedez. Zalantzarik baduzue, idatzi e-posta helbide horretara.

Bazkidea bazara, baina une honetan aktibo ez bazaude, bozka emateko eskaera egin beharko duzu helbidean.