Skip to main content

Fagor Electrónica etorkizunera begirako urrats sendoak egiten ari da gela zuri berri baten proiektuarekin. Instalazio horri esker, tamaina handiagoko olatetatik hasi ahal izango du erdieroaleen ekoizpena, 4 hazbetetik 6 hazbetera igaroz.

Aurrerapen teknologiko horrek eragin zuzena du iraunkortasunean: batetik, nabarmen murriztuko du energia kontsumoa, bai difusio labeetan, bai ura desionizatzeko prozesuetan; bestetik, asko murriztuko du ekoitzitako unitate bakoitzeko erabiltzen den ur kopurua.

Urrats horrekin, industria eraginkorrago, berritzaileago eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa berresten du kooperatibak.