Autoa partekatzen duzu lanera bidean eta pizgarriak gura dituzu? Sariak irabazi nahi dituzu aisialdian egindako kilometroengatik? Fagor Mugi ekimenak horretarako aukera eskaintzen dizu Ciclogreen aplikazioarekin. Autoa partekatuz, lanerako bidean egindako kilometroak Fagor Mugiko sariekin trukatu ahal izango dituzu. Horrez gain, aisialdian egindako kilometroak ere sarituko ditu Fagor Mugiren hornitzaile den Ciclogreen aplikazioak –Ciclogreenek eskainitako opari-txartelak lortu ahal izango dituzu-.
Autoa partekatzean egindako kilometroak erregistratzeko jarraitu beharreko pausuak:
- Oraindik ez baduzu, deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean.
- Sortu erabiltzailea (erabili fagorwin kodea).
- Ziurtatu zure bidaia-lagunak baduela aplikazioa, izan lankidea edo laguna, izan lanera biderako edo aisialdirako. Aplikaziotik bertatik gonbida dezakezu. Aplikazioa deskargatu eta izena eman beharko du.Bidaia-laguna Ciclogreen erabiltzen duen enpresa bateko kide bada, haren enpresaren kodea erabili beharko du; bestela, ciclofriends kodea.
- Aktibatu Ziklo Bonua aplikazioko menuan.
- Hasi kilometroak erregistratzen.






