Skip to main content

Martxan da Carpooling Challenge erronka -ekainaren 30ean bukatuko da-. Oraingo honetan, auto partekatuan egindako kilometroak sarituko ditu Fagor Mugiren hornitzaile den Ciclogreen aplikazioak. Gainera, iPhone 16 baten, patinete elektriko baten eta hainbat erosketa bonuren zozketa egingo du 300 kilometro baino gehiago erregistratzen dugunon artean. Ohi moduan, aplikazioaren erabiltzaile diren gainerako enpresa eta erakundeekin lehiatuko gara.

Sari gehigarriak pilatu ditzakegu talde moduan

Talde mailan erdietsi beharreko erronkak ere finkatu ditu Carpooling Challengek. Horiekin, sari gehigarriak lortzeko aukera izango dugu:

  • Fagorreko kideon artean 250.000 kilometro baino gehiago pilatuz gero, 25 euroko zortzi erosketa bonuren zozketa egingo da erronkak iraun bitartean autoa partekatu dugun Fagorreko kideon artean.
  • Fagorreko kideon artean 300.000 kilometro baino gehiago pilatuz gero, 25 euroko sei erosketa bonuren eta patinete elektriko baten zozketa egingo da erronkak iraun bitartean autoa partekatu dugun Fagorreko kideon artean.
  • Fagorreko kideon artean 400.000 kilometro baino gehiago pilatuz gero, 25 euroko sei erosketa bonuren, patinete elektriko baten eta iPhone baten zozketa egingo da erronkak iraun bitartean autoa partekatu dugun Fagorreko kideon artean.

Kilometro jasangarriak pilatzen hasteko prest? Oso erraza da:

  1. Oraindik ez baduzu, deskargatu Ciclogreen aplikazioa.
  2. Sortu erabiltzailea (erabili fagorwin kodea).
  3. Aktibatu Ziklo Bonua (menuan topatuko duzu).
  4. Hasi kilometroak erregistratzen.

Jarrai dezagun kilometro jasangarriak pilatzen!