Skip to main content

Berrikuntza batekin bukatuko dugu urtea Fagor Mugin: autoa Fagorreko langileak ez diren pertsonekin partekatzen baduzu, eurek ere Ciclogreen aplikazioa erabili ahal izango dute aurrerantzean, euren enpresan erabili ez arren.

Urrats hauek jarraitu behar dituzte:

  • Ciclogreen aplikazioa deskargatu mugikorrean
  • Kode hau erabili erabiltzailea erregistratzerakoan: ciclofriends
  • Aktibatu biek Ziklo Bonoa auto partekatuaren atalean.
  • Hasi autoa partekatzen!

Ministerioak martxan jarri berri duen Energia Aurrezpenaren Ziurtagiria eskuratu ahal izango dute pertsona hauek ere, eta auto partekatuan egindako kilomentroengatik opari txartelak eskuratu Ciclogreenen bidez. Hori bai, ezingo dute Fagor Mugiko saririk trukatu.