Skip to main content

Azken urteotan, aurrera urrats esanguratsuak egin ditu Fagor Arrasatek automatizazioen alorrean, instalazio osoak eskaintzeko asmoz. Bide horretan, esaterako, bi automatizazio landu ditu estanpazio sistemetarako. Batetik, Feeder-Wave, prentsa lerro baten pieza metalikoa batetik bestera mugitzen duen robota; eta, bestetik, Front of Line, prentsa batean edo prentsa-lerro batean metalezko xaflak sartzen dituen sistema robotikoa.