Skip to main content

Fagorreko kide izateagatik, deskontu bereziak dituzu Youin markako bizikleta eta patinete elektrikoetan. 2024an jarri genuen martxan kanpaina berezia, eta urrats berriak egin ditugu azken urteetan. Horri esker, orain, Youin markako produktu guztietan duzu deskontua. Produktuok webgunean dituzu ikusgai.

Zehatz esanda, Fagorreko kide izateagatik, %15eko deskontu gehigarria izango duzu bizikleta eta patinete elektrikoetan; eta, %30ekoa, osagarrietan. Gainera, bizikleta edo patinete elektrikoa erostean, 1.500 ziklo (50 euroren baliokidea) oparituko dizkizugu aplikazioan.

Nola lortu deskontua?

  1. Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean (dagoeneko deskargatua baduzu, azken urratsera egin dezakezu jauzi). Google Playn eta App Storen duzu eskuragarri.
  2. Sortu erabiltzailea kode hau erabilita: fagorwin.
  3. Sartu aplikazioko sarien atalean, eta eskatu deskontu kodea. Ziklo bat eskuratu beharko duzu horretarako, aplikazioa, gutxienez, behin erabilita. Deskontu-kode hori erabilera bakarrekoa izango da, eta, Youinen webgunean bertan, erosketa saskian, erabili ahal izango duzu. Ez dago urteko mugarik, beraz, nahi bestetan eskuratu ahal izango dituzu deskontu kodeak.

1.500 zikloko sari gehigarria

Bizikleta edo patinete elektrikoaren erosketa egindakoan, faktura  helbidera bidalita, 1.500 ziklo eskuratuko dituzu (50 euroren baliokidea) aplikazioan, ostean, beste sari batzuekin trukatu ahal izateko. Sari gehigarri hau lehen erosketan eskuratu ahal izango da soilik.

Informazio gehiago:  edo fagormugi.eus

 

YOUIN WEBGUNEA