Skip to main content

Ciclogreenek antolatutako 30 Egun Bizikletaz erronka bukatu berri da, apirilaren 30ean. Erronkari heldu genion Fagor Mugi ekimenean, eta, aurten ere, sari berezia eskaini dugu: Errigorako 10 litro oliba olio, apirilean bizikletaz lanera joandako guztien artean. Zozketaren irabazlea Iker Sagastizabal Insausti (Fagor Industrial) izan da. Maiatzean zehar jasoko du merezitako saria.

Bestalde, urtero bezala, Ciclogreenek bere saria zozketatu du erronka gainditu dutenen artean, hau da, bizikletaz 100 ziklo pilatu dituzten guztien artean. Kasu horretan, Aitor Ruiz de Austri Izaguirre (Fagor Electrónica) izan da irabazlea.

Zorionak bioi!