Skip to main content

2020an Fagor Mugi ekimena martxan jarri genuenetik, urtez urte, bat egiten dugu Ciclogreen aplikazioaren 30 egun bizikletaz erronkarekin. Bat egitera mugatu barik, sari berezi bat eskaini dugu hilabete horretan lanerako bidea bizikletaz egin dutenei. 2025eko edizioan ere, kilometro gehien egin dituenak eroan du saria. Zehatz esanda, hark aukeratutako bizikleta dendan gastatzeko 50 euroko bonua irabazi du bigarrenez Josu Ereña Gomezek (Fagor Arrasate), 1.627 kilometro eginda.

Horrez gain, bere sari propioa zozkatu du Ciclogreenek 100 ziklo pilatu dituzten guztien artean. Kasu horretan, Julen Garitano Alustiza izan da irabazlea (Fagor Arrasate). Puzgailu eramangarri bat irabazi du.

Azpimarratzekoa da, halaber, aurten ere estatuko enpresen lehian podiumean egotea lortu dugula Fagor Talde moduan; iazko hirugarren postua hobetzea lortu dugu, gainera: 2. postua eskuratu dugu, guztira, 13.643 kilometro eginda bizikletaz, iazko 9.377 kilometroak aise gaindituta. Kilometro horiekin guztiekin, airera 2.330 kilogramo CO₂ isurtzea ekidin dugu.

Horrez gain, lehen aldiz, enpresa konprometituenaren diploma eskuratu dugu, parte-hartze ehuneko altuena izateagatik.

Zorionak sarien irabazleei eta bizikletaz lanera etorri zareten guztioi!

Hauek dira 30 egun bizikletaz erronkako saridunak:

30 egun bizikletaz saridunak