Mondragon Assemblyk ibilbide luzea du ekoizpen lineetan, eta azken urteetan urrats berriak egin ditu eguzki panel pertsonalizatuen negozioan. Besteren artean, energia garbiaren hazkundeak eta kostuak murrizteko beharrak eguzki panelen ekoizpen lineak etengabe berritzea eskatzen dute, eta, beraz, oso azkar ari da aldatzen industria fotovoltaikoa. Aldaketa horiei behar moduko erantzuna emateko, arau, aplikazio eta instalazio mota desberdinetara egokitzeko gai den eguzki ekoizpen pertsonalizatuen talde propioa du Mondragon Assemblyk.
Horri esker, besteak beste, bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen diren konponbide pertsonalizatuak diseinatzen ditu Fagor Taldeko kooperatibak. Gainera, bezeroaren bidelagun da prozesu osoan: hasierako ideia, martxan jartzea eta ekoizpen prozesua.
Hainbat proiektutan aplikatu dituzte konponbide pertsonalizatuak, hala nola, front-line flexible linean, non makinak modu sinple eta eraginkorrean egokitzen diren bezeroen modeloetara; ijezkailu pertsonalizatuetan, materialaren fabrikazioaren prozesua eta eraginkortasuna mugatzeko; eta, back-end sistema automatizatuetan, panel pertsonalizatuen manipulaziorako. Horri esker, prozesu automatikoak, zehatzak eta pertsonen esku hartzerik gabekoak eskaintzen ditu.