Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handiena gara, askotariko sektoreetan diharduten bederatzi kooperatibez osaturikoa. Mundu osoan dihardugu. Fagor Taldeko Bulego orokorretan, berrikuntza, kooperatibagintza, lan giro ona, erronka berriak, hazkunde pertsonal zein profesionalerako aukera eta gizarte konpromisoa topatuko dituzu.
Zeregina
Agindutako analisi eta garapenak burutu beharko dituzu, emandako espezifikazio funtzionalen arabera eta ezarritako metodologia edo prozedurak erabilita. Arloko erabiltzaileak lagundu beharko dituzu.
Eginkizun zehatzak
- Analista Funtzionalarekin alderatzea antzemandako Azterketa- edo Diseinu-gabeziak eta, egoki iritziz gero, gabeziok osatzea.
- Garaturiko funtzionaltasunak, programak, azpiprogramak, funtzioak, prozedurak… zehatz-mehatz identifikatzea.
- Beharrezko probak egitea, norberak edo garapen-taldeko beste kide batek egindako garapenak egoki funtzionatzen dutela ziurtatzeko.
- Dokumentazio Funtzionala, Erabiltzaileen dokumentazioa, dokumentazio Teknikoa eta Ustiapen Gidaliburuak egin eta eguneratuta izatea.
- Esleitutako garapenak mantentzen parte hartzea.
- Analista Funtzionalekin lankidetzan jardutea eta laguntzea, erabiltzaileei dagokienez.
- Garapen-arauak eta prozedurak egitea, proposatzea eta kolaboratzea.
- Bezero eta erabiltzaileei arreta eta formazioa eskaintzea.
Eskakizunak
- Informatikako Ingeniaritza.
- Garapen eta programazioan esperientzia izatea, Microsoft, Java eta Oracle tresnak erabiliz eta bezeroekin harremanak izaten.
- Hizkuntzak: euskara maila altua eta ingelesa menperatzea.
Fagorrek eskaintzen duena
- Lan giro onean egingo duzu lan, talde lanean eta proiektu erreal zein interesgarrietan parte hartuz. Zure lanak eragina izango du kooperatiban.
- Gure kooperatiba taldean topatuko dituzun askotariko erronkek pertsonalki zein profesionalki hazten lagunduko dizute.
- Gizartearekin konprometitutako kooperatiba taldea gara. Zure lanarekin, besteak beste, ekarpena egingo diezu komunitateari, gizarteari, gertuko lurraldeari eta iraunkortasunari.
- Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handienaren parte izango zara. Eredu kooperatiboan murgiltzeko eta eragiteko aukera eskaintzen dizugu.
- …

