Skip to main content

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (World IP Day) aprobetxatu du Galbaianek Galbahe sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko.

2025ko asmatzaile onenaren Galbahe sariaren irabazlea Jean-Philippe Aguerre da, Mondragon Assemblyko I+G arduraduna 2008tik. Ipar euskaldun hau dagoeneko argitaratutako 14 patente familiatan agertzen da asmatzaile gisa, horietako asko Mondragon Assemblyren izenean, eta gainontzekoak Kiro Roboticsen izenean. Bestalde, kooperatibaren jabetza industriala eta intelektuala kudeatzeaz ere arduratzen da.

Galbahe sariari buruz

Galbaianek Galbahe saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu dituen asmatzaileari. Sari honen bidez, Galbaianek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, merezi duten ikusgarritasuna eta aitortza emanez.

Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:

  • 2024 – Jose Ignacio Mujika, Copreciko berrikuntza arduraduna.
  • 2023 – Nagore Abrisketa, Vicinay Marine, berrikuntzako proiektu arduraduna.
  • 2022 – Bitor Mendiguren, Ingeteamen sortzailea.
  • 2021 – Arrate Jaureguibeitia, garai hartan  Biolaneko berrikuntza zuzendaria.
  • 2020 – Ez zen saririk eman pandemiaren ondorioz.
  • 2019 – Manu Colino, I+G-ko ingeniaritzako teknikaria Ulma Constructionen.
  • 2018 – Tomás Morlanes, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa.
  • 2017 – Eneko Izquierdo, Ulma Packagingeko Inteligentzia Lehiakorraren arduraduna.
  • 2016 – Felix Kerejeta, Copreciko teknologia kudeatzaile seniorra.