Skip to main content

Fagor Taldeko Copreci kooperatibak su hartze eta gas kontrol sistema elektronikoa garatu du Weber markako barbakoa (BBQ) adimendunarentzat. Produktua berriki izan da aurkeztua Las Vegaseko (AEB) CES Consumer Electronic Show azokan. Weber Connect Smart Grilling sistemak telefono mugikor edo barbakoaren display bidezko sugar erregulatzea ahalbidetzen du, grill kudeaketarako aukera desberdinak eskainiz, hala nola, jakien tenperaturaren uneoroko kontrola, smartphone jakinarazpenen bidalketa, errezeta desberdinen eskaintza…

Zehatz esanda, Coprecik diseinaturiko gas balbuletako sistema elektronikoak sugarraren potentzia kontrolatzen du, eta haren presentzia detektatzen du erregailuetan eta infragorrien parrilan (IR). Gainera, beharrezkoa denean, Smart Control teknologiak automatikoki berrezartzen du sugarra, erretze esperientzia segurua eta jarraitua bermatuz.

Ostera, 600 errezeta baino gehiago, egoste gidatuko programa eta alerta automatikoa eskaintzen ditu teknologia berriak, besteren artean, jatekoa prest dagoenerako smartphone bidezko jakinarazpenerako aukera emanez. “Maila altuko sukaldaritza eskakizunak asetzeko dago diseinatua”, azaldu dute Copreci kooperatibatik.