Skip to main content

Hizkuntza ohiturak aldatzeko Soziolinguistika Klusterraren Aldahitz proiektuan hartu du parte Fagor Arrasatek. Proiektuaren helburua euskara ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonek gutxieneko ulermen gaitasuna izatea da, eta lan-esparruan, edota bizitzako beste edozein unetan, harremanak euskaraz izateko aukera bermatzea.

60 orduko prozesu baten barruan, A1 mailako ulermena lortzen dute erabiltzaileek, egunez eguneko ariketa batzuekin. Aldahitz ikerketa-Uler-saioak metodologia. Ulermena garatzeko estrategia soziolinguistikoak du izena metodologia jasotzen duen liburuak

Fagor Arrasaterekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Saila eta Eibarko Armeria Eskola aritu dira metodologia probatzen, eta irailetik aurrera era orokorragoan aritzea aurreikusten dute.

Informazio gehiago, Berria egunkariko artikulu honetan.