Skip to main content

Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez, aurten ere, irailaren 16an abiatu da Fagor Mugi ekimenaren baitako erronka -urriaren 16an bukatuko da-: Urban Mobility Challenge. Oro har, lanerako bidea modu jasangarrian egitea bultzatu gura da. Hori horrela, tarte horretan Fagor Mugi aplikazioan 100 ziklo pilatuz gero, hainbat sariren zozketan sartuko zara: Iphone 17 mugikor bat, patinete elektriko bat, bizikleta bat eta 25 euroko balioa duten hamar erosketa txartel.

Estatuko enpresen arteko lehiaketa ere martxan dago: nork lortuko du kilometro jasangarri gehien? Rankinga ikusgai dago webgunean, eta Fagor podiumean dago, momentuz. Lortuko ote dugu bigarren postua mantentzea?

Horrez gain, lau aitorpen-ziurtagiri banatu ohi ditu Fagor Mugi aplikazioaren hornitzaile den Ciclogreenek: enpresarik jasangarriena, konprometituena, aktiboena eta inplikatuena. Horietako zenbait jaso izan ditugu.

Saia gaitezen konpromisoari eusten!