Skip to main content

Fagor Euskara Saria banatu zen, bigarrenez, maiatzean egindako Fagor S. Coop.-en Batzar Nagusian. Aurten ere, eredugarri direla iritzita, bi praktika aitortu gura izan ziren: Copreci kooperatibako kide diren Roberto Bordes Astobiza eta Aitor Iturbe Arriola saritu ziren, batetik; eta, Fagor Arrasateko Koniker ikerketa unitateko Unai Argarate Belategi, bestetik. Oro har, euskararen alde erakutsitako konpromisoagatik eta egunerokoan duten jarrerarengatik.

Honako bideo honetan azaldu dute euren esperientzia: