Skip to main content

Zaporeak elkartearekin elkarlanean, Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpamendurako elikagai bilketa egingo dugu uztailaren 1etik 13ra bitartean. Urtero lez, hainbat bilketa gune izango dituzue zuen kooperatibetan -ekainaren 30ean bidaliko dizkizuegu xehetasunak, buletin berezi bidez-. 2022an ekin genion elkarlanari, eta, ordutik, ia 4 tona elikagai bidali ditugu Fagor Taldetik Lesboseko uharteko kanpamendura.

Jarrai dezagun elkartasun ekimen hau indartzen!