Skip to main content

Fagor Taldetik, aliantzak sustatzen ditugu gizarteko gainerako eragileekin, elkarrekin egin dezagun Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko bidea.

ods-garapen-komunitarioa
fagor-garapena

3,1 M€ bideratu ditugu gizarte ekimenetara

Fagorreko pertsonok GIHekin bat egin dezagun ekimenak lantzen ditugu

fagor-euskaraz-negro

20 urte baino gehiago daramatzagu gure kooperatibetan euskara planak sustatzen, gure bazkide langileek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten.

753.365 €

fagor-mugi-beltza

Mugikortasun planen bitartez lanerako mugikortasun iraunkorra sustatzen dugu, besteren artean, bizikletaren edo patinetearen erabilera, garraio publikoa eta auto partekatua bultzatuz.

39.878 €

fagor-elkarrekin-beltza

Gure bazkide langileak Garapen Iraunkorrerako Helburuetan inplikatzeko dinamikak eta ekimenak sustatzen ditugu. Horien artean daude elkartasun kanpainak, gizarte eragileekin elkarlan dinamikak, boluntariotza lanak…

17.000 €

Debagoiena eskualdearen garapen iraunkorra sustatzen dugu

d2030

Debagoiena eskualdeak iraunkortasunerantz egin behar duen trantsizioak bailarako hainbat eragileren arteko elkarlana (hezkuntza zentroak, erakunde publikoak, enpresak eta gizarte eragileak) behar duela sinetsita, Debagoiena 2030 iraunkortasun sarea sustatzeko apustua egin genuen Fagor Taldean 2018an.

784.755 €

gizabidea

Gizabidea Fundazioaren bidez, 40 urte baino gehiago daramatzagu lurraldeko hezkuntza eragile kooperatiboekin lankidetzan, eskualdeko haurrei eta gazteei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko beharrezkoak diren azpiegituren finantzazioan lagunduz.

784.755 €

Diruz laguntzen dugu Fagor Taldeko kooperatibak dauden herrietako elkarteen jarduna.






251.122 €

Euskal Herriko gizarte ekimenak laguntzen ditugu

2025ean Fagor Herrigintza bidez lagundutako ekimenak:

Mugarik Gabeko Ikasgelak, Arizmendi ikastola: ikastetxeetan baja emandako ekipo informatikoak berritu eta Maroko, Sahara eta Senegalgo eskoletara eramateko proiektua.

60.000 €

Aniztasun funtzionala duten gazteekin aisialdi eta kultur ekintzak antolatzeko elkartea, gainerako gazteek dituzten aukera berdinak eskaintzeko.

40.000 €

Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara espedizioa, arreta medikoa eta material sanitarioa emateko.

20.000 €

Hego globaleko herrialdeekin lankidetzan jarduten dugu

mundukide

Patronatuko kide gara, eta modu aktiboan hartzen dugu parte Fundazioaren erronketan.

303.902 €

garabide

Ekarpen ekonomikoa egin diogu Garabideri, euskararen berreskurapen prozesuan izandako ikasketak beste herrialde batzuetako prozesuekin partekatu eta haien esperientzietatik ikasi dezaten.

10.000 €