Badator euskararen aldeko ekimenik erraldoi eta hunkigarriena: Korrika. Urtero legez, Fagor Taldeak ez du hutsik egingo eta konpromiso sendoz erantzungo dio euskalgintzaren deiari. Aurten ere, oinetakoak jantzi eta lekukoa eskuz esku pasatzeko prest gaude, herri ekimenekin bat eginez eta gure kooperatiba-izaera euskararen aldeko bultzadan txertatuz.
Taldeko zuzendaritza, lekukoa eramateko prest
Ekitaldi nagusien artean, aipatzekoa da Fagor Taldeko kooperatiba guztietako zuzendariek parte-hartze zuzena izango dutela. Taldearen izenean, kilometro batean lekukoa eramateko ardura eta ohorea izango dute, Fagorren babesa eta euskarekiko atxikimendua irudikatuz.
Hona hemen hitzorduaren xehetasunak:
- Eguna: Martxoak 27, ostirala.
- Lekua: Argantzon, Araba.
- Ordua: 18:10 aldera.
Kooperatiba bakoitza, bere herrian eta bere jendearekin
Fagor Taldearen kilometro bateratuaz gain, kooperatiba bakoitzak ahalegin berezia egin du aurtengoan ere, eta kilometro propioak erosi dituzte hainbat herritan.
- Fagor Arrasate: Donostia, Markina eta Zamudio.
- Fagor Automation: Arrasate eta Usurbil.
- Fagor Ederlan: Arrasate, Eskoriatza eta Usurbil.
- Fagor Electronica: Arrasate.
- Fagor Taldea: Arrasate eta Argantzon.
- Copreci: Aretxabaleta eta Altsasu.
- Mondragon Assembly: Aretxabaleta.
- Onnera Group: Oñati
Kilometro hauek gure inguruko herriekin eta bazkideekin dugun lotura indartzeko modu bat dira, Korrikaren mezua gure lantokietatik gertu ere zabal dadin.
Deialdia: Denok Korrikara!
Fagor Taldeko kolektiboa osatzen dugun kide guztioi dei egiten dizuegu Korrikan parte hartzera. Gure herrietako kaleak eta errepideak euskaltasunez betetzeko unea da. Era berean, kooperatibek erositako kilometro horietan parte hartzeko gonbidapen berezia egiten dizuegu.
Gora Korrika eta gora euskara!






