Fagor Taldeko Galbaian kooperatibak SME Fund-Ideas Powered for Business dirulaguntza kudeatuko du ETE izaera duten enpresentzat, kostu gehigarririk gabe. Hari esker, 2026an marka edo diseinu industrialak Europar Batasunean zein sistema internazionalean erregistratu edo Europar Batasuneko patente nazionalak zein patente Europarrak eskatzen dituzten ETE enpresek aukera izango dute tasen edota idazketa eta aurkezpen kostuen zati bat berreskuratzeko. Otsailaren 2an irekiko da SME Fund laguntzaren deialdi berria.
ETE bakoitzak 700 euro jaso ahal izango ditu gehienez marka eta diseinuetarako, eta, 2.500 euro, patenteetarako. Oro har, marka eta diseinu industrialen kasuan, eskaera eta argitalpen tasen %75 itzultzen da Europar Batasunaren barruan; eta, hortik kanpo, WIPO bidez eskatutako eskaera eta argitalpen tasen %50 (soilik, diseinuetan). Patente nazionaletan, ostera, eskaera, bilaketa, argitalpen, azterketa eta kontzesio tasen %75 itzultzen da, baita teknikaren egoeraren bilaketa kostuaren %75 ere. Azkenik, eskaera eta bilaketaren tasen %75 edota idazketa eta aurkezpen kostuen %50 itzultzen da Europar patenteen kasuan.






