Skip to main content

2026an, Fagor Euskara Saria emango dugu bigarrenez. Sariak, Fagorreko kideen euskararen aldeko jarduna aitortzea du helburu. Horretarako, euskara arloan erreferente (izan) diren langileak edo langile taldeak proposatzeko aukera izango dute kooperatibetako kideek (banaka zein taldeka) urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra bitartean, galdetegi hau betez.

Fagor Taldeko Euskara Batzordeak aurkeztutako hautagaiak aztertuko ditu eta sariduna proposatuko dio Lehendakarien Batzordeari honek berretsi dezan “Garrantzitsua da barruan eta barrutik euskararen alde jardun duten Fagorreko kideei aitortza egitea. Horretarako sortu da Fagor Euskara Saria”, azaldu du Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko lehendakariak.

Saridunak, Fagor Taldeko Batzar Nagusian jasoko du aitortza.

Lehen saridunak

2024an sortu zen Fagor Euskara Saria, eta bi talde saritu ziren orduan: Mondragon Assemblyko Finantza departamentua eta Onnera Groupeko Berrikuntza taldea. Mondragon Assemblykoen kasuan, ekipoak euskararekiko konpromisoarekin bat egitea eta euskararen erabilera areagotzeko metodologia berritzaileak erabiltzea (ulerrizketak) saritu zen; eta Onnera Groupekoen kasuan, ekipoko kideren batek euskararen ezagutza nahikorik izan gabe ere, zabalkunde handiko digitalizaziorako produktu bat euskaraz garatzea.

INPRIMAKIA