Bazkideen bozkak jasota, dagoeneko zehaztuta daude Fagor Herrigintza lankidetza programaren bidez lagunduko diren hiru proiektuak: Arizari Hezkuntza Elkartea (60.000 euro), Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea (40.000 euro) eta Shifa Elkartea (20.000 euro). Ohi moduan, 120.000 euro banatuko ditu Fagorrek Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren hiru gizarte eragileren artean.
Orotara, 38 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdian, eta aurrez argitaratutako oinarrien araberako balorazioa eginda, bederatzi izan dira bozka fasean -hiru egitasmo, laguntza kategoria bakoitzeko-. Inoiz baino parte hartzea handiagoa egon da: 1.585 pertsonek (% 36,22) eman dute bozka.
Hauek izan dira bozketaren emaitzak -zerrendan lehenengo dauden elkarteen proiektuek jasoko dute laguntza-:
60.000 euro
1. Arizari Hezkuntza Elkartea (% 57,35)
2. EuskarAbentura Elkartea (% 25,49)
3. Gizartearen Moneta Elkarte Soziala (% 17,16)
40.000 euro
1. Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea (%64,54)
2. Arrasate Rugby Elkartea (% 30,28)
3. Gero Axular Kultur Taldea (% 5,17)
20.000 euro
1. Shifa Elkartea (% 51,23)
2. Tolosaldeako Ahots Gazteen Elkartea (% 34,64)
3. Ipartel (% 14,13)




