Skip to main content

Martxan da Errigorako Agerreko uzta euskarari puzka kanpaina berria, Nafarroa Hegoalde eta erdialdean lanean ari diren euskalgintzako eragileak laguntzeko. Eskatu ezazu saski beltza (60 euro), berdea (65 euro) edo gorria (75 euro) urriaren 23tik azaroaren 13ra , errigora.eus webgunean. Bakoitzak bere herriko bilketa gunean jaso ahal izango du saskia, Errigorak zehazturiko ordu eta egunetan. Ohi moduan, saski bakoitzaren balioaren %25 bideratuko da Agerreko euskalgintzako eragileetara (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia).